Ongi etorriak!

IRATXEKO BEREA

Gure landetxea Baztan-Bidasoako baserri tipikoa da, 1660koa. XXI. mendeko erosotasunerako hornituta dago, eta harriz eta zurez eraikita dago.

Kaule auzoa Beran dago, Larun mendiaren oinetan, Beratik 3,5 kilometrora eta Frantziatik 500 metrora. Aproposa da umeak dituzten familientzat edota erlaxazio bila dabiltzan lagun taldeentzat.

Baserria bi etxe independente eta erdibanatuek osatzen dute, elkarrekin edo banaka aloka daitezkenak.

Gure haranaz gozatzera animatzen zaitugu, zaratatik deskonektatuz, zure familiarekin eta lagunekin giroaz gozatzera gure 5.000 metroko belardian.

Informazio gehiago nahi izatekotan jarri gurekin harremanetan konpromezurik gabe.

Landetxea

20 + 3 PAX

Isolatuta

Etxe osoa

Wifi

Animaliak debekatuta

EGOITZA

Iratxeko Berea I

10 ohe + 2 ohe gehigarri
 

Etxe honek 5 logela bikoitz ditu (bi oheko 3 gela eta ohe bakarreko 2 gela), ohe gehigarriak jartzeko aukerarekin. Gainera, bi bainugela (ile-lehorgailuak) eta komun bat ditu. Sukaldea guztiz hornituta dago (mikrouhin-labea, garbigailua, plantxa eta ontzi-garbigailua) eta jangelan telebistaz eta DVDaz goza daiteke. Etxe honek tximinia eta trastelekua ere baditu.

EGOITZA

Iratxeko Berea II

10 ohe + ohe gehigarri 1
 

Bigarren etxeak 5 logela bikoitz ditu bainugelarekin (bi oheko 3 gela eta ohe bakarreko 2 gela), ohe gehigarriak jartzeko aukerarekin. Sukaldea guztiz egokituta dago zure egonaldia erosoagoa izan dadin (mikrouhin-labea, garbigailua, burdina eta ontzi-garbigailua). Etxean tximiniaz ere goza daiteke, baita telebistaz eta DVDz ere.

Gozatu etxetik kanpo

Iratxeko Berea leku pribilegiatu batean dago, naturaren erdian bakartuta, eta bisitariak eskaintza guztiaz goza dezaten.

Ingurunea ekipamenduarekin osatzen da, etxeko kanpoaldeaz uneoro gozatzeko. Altzariz estalitako atari batez, zabuz betetako berdegune handi batez, bizikletak gordetzeko garaje batez eta gonbidatuentzako aparkaleku batez goza dezakezu.

Barbakoa estalia ere badago bai eta terraza estali bat mahaiekin. Haurrentzako jolas parkea dago (umeentzako jostailuak, zabuak, txirrista, ping-pong mahaia, futbolin mahaia, igerilekua, tranpolina, tirolina...), helduentzako eta umeentzako bizikletak, saskibaloi uztaiak, boleibol sarea eta futbol ateak.

Animaliak ez daude baimenduta etxeko espazio osoan.

Ezagutu etxeko txoko guztiak

Bisitatu nahi gaituzu?

BERA-VERA DE BIDASOAN (Nafarroa) gaude, Kaule auzoko Iratxeko-berea 5. zenbakian.

GPS kokapena: Latitudea: 43,28990 - Luzera: -1,64760

Kontsultatu tarifak eta erabilgarritasuna.

Haz tu erreserba

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios analizando sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Acepto Más información